Politika -
Auzitegi Gorena
Osasun sistema Espainiakoa dela gogoratu dio Gorenak Jaurlaritzari
Jaurlaritzak auzitara jo zuen EAEko osasun txartelaren atzealdean 'Espainiako Osasun Sistema Nazionala' jartzea saihesteko.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak osasun sistema "Espainiakoa" dela erantzun dio epai baten bidez Eusko Jaurlaritzari.
Iñigo Urkulluren Gobernuak auzitara jo zuen osasun txartelak erregulatzeko dekretuaren aurka; izan ere, araudi berriaren ondorioz, EAEko osasun txartelaren atzealdean 'Espainiako Osasun Sistema Nazionala' jarri behar du.
Alabaina, Gorenak atzera bota du helegite hori, osasun sistema "bakarra" dagoela eta sistema hori "Espainiakoa" dela argudiatuz.
"Txartelean Espainiari aipu zuzena eginda, sistema hori Espainiarena dela erakutsi nahi da", epaiaren arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea