Politika -

Estatuaren egoeraren eztabaida

Joan Baldovi zorabiatu egin da, hitz egiten ari zela

Compromis-Equoko diputatua gurpil-aulki batean eraman dute ospitalera.

Joan Baldovi diputatua zorabiatu egin da hitzaldia ematen ari zela

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Baldovi Compromis-Equo taldeko diputatua zorabiatu egin da Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan parte hartzen ari zela, eta gurpil-aulki batean eraman dute Behe Ganberatik.

Baldovi tribunatik hitz egiten ari zen, eta, bat-batean, barkamena eskatu du eta eseri egin da, eskaileretan.

Celia Villalobos Kongresuko presidenteordeak mediku bat eskatu du, eta hainbat diputatu, tartean Ana Pastor ministroa (Medikuntzan lizentziaduna da) gerturatu dira, Baldovi artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea