Politika -

Galdakao

Aldundiak Galdakaotik bereizteko aukera emango dio Usansolori

Araudia aldatzeko proposamena helaraziko die Batzar Nagusiei, 2.500 biztanletik gorako herriak sortu ahal izateko. Hala, udalek herri kontsultak egin ahal izango dituzte horren inguruan.

Usansolo bereiztearen aldeko pankarta. Argazkia: EiTB
Usansolo bereiztearen aldeko pankarta.
Usansolo bereiztearen aldeko pankarta. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak araudia aldatzea proposatuko du, 2.500 biztanletik gorako udalerri berriak sortu ahal izateko. Horrek Galdakaotik bereizteko ateak irekiko lizkioke Usansolori.

Araudi hori aldatuta, udalek herri kontsultak egin ahal izango dituzte, herriaren mugen inguruan, Aldundiak azaldu duenez.

Aldundiak aurki helaraziko die araudia aldatzeko proposamena Bizkaiko Batzar Nagusiei, alderdiek ekarpenak egin ditzaten eta aldaketa onar edo errefusa dezaten.

EAJ buru duen erakundeak jakinarazi duenez, azken urteotako "esperientzia" eta "gizartearen eskaera handia" dira aldaketa proposatzeko arrazoi nagusiak.

Azkenean onartzen badute, arau berriak "udal independentea" sortzeko aukera emango du, "beste udalerri batetik bereizita". Hala ere, geografikoki bereizita dauden herri guneen arteko bereizketa soilik ahalbidetuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao argazkiak Azken ordukoa Bizkaia