Politika -

Madril

Ignacio Gonzalezen aurka salaketa aurkeztu du Villarejo komisarioak

Esteponako etxebizitzaren inguruko ikerketa geldiarazteko xantaia egin izana leporatu zien astelehenean Madrilgo presidenteak Villarejo berari eta Enrique Garcia Castaño polizia-komisarioari.

Ignacio Gonzalez Madrilgo presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Ignacio Gonzalez Madrilgo presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Ignacio Gonzalez Madrilgo presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakziioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Gonzalez Madrilgo presidentearen aurka salaketa aurkeztu du Jose Manuel Villarejo polizia-komisarioak Madrilgo Auzitegi Nagusiaren (TSJM) aurrean, iturri juridikoek jakinarazi dutenez. Esteponako etxebizitzaren inguruko ikerketa geldiarazteko xantaia egin izana leporatu zien astelehenean Madrilgo presidenteak Villarejo berari eta Enrique Garcia Castaño polizia-komisarioari.

Cadena Ser irratiak aurreratu duenez, “gertakariak akusazio eta salaketa faltsuak, mehatxuak, irain eta kalumnia delituak izan daitezkeelako” salaketa aurkeztu du Villarejok.

Esteponako etxebizitzaren auzia “estaltzeko” Madrilgo presidenteak poliziei laguntza eskatu ziela argitaratu zuen El Mundo egunkariak astelehenean.

Egunkariaren ahotan, ikerketa hasi eta hiru hilabete geroago Poliziako bi buruzagirekin bildu zen Gonzalez, eta “‘off shore’ elkarte bateko maizterra zela jakitera ez emateko” eskatu zien elkarrizketan.

Hala ere, alderantziz gertatu zela adierazi zuen presidenteak astelehenean, komisarioek xantaia egin ziotela, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Salaketak bideoak Ustezko ustelkeria politikoa