Politika -
PSEren ekitaldia
Mendia: 'Krisiaren eragin latzenak emakumeen gainean bota dituzte'
PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, "lan-pobrezia berriak emakumezkoaren aurpegia du, PPk bultzatutako lan-erreformak ehunka emakume langile pobre bihurtu dituelako".
Erredakzioa
PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak gaur Bilbon adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak "emakumearen gainean botatzen dituzte krisiaren ondorio latzenak".
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harian, Berdintasuna Lantzen sarien hirugarren edizioaren sari-banaketan izan da Mendia, Rekaldeko auzoan, Bilbon. Euskadiko Gazteri Sozialistek ematen dituen sariak dira. Hainbat kide sozialista izan dira bertan, tartean, Patxi Lopez PSOEko buruzagi sozialista.
Mendiak azpimarratu duenez, "lan-pobrezia berriak emakumezkoaren aurpegia du, PPk bultzatutako lan-erreformak ehunka emakume langile pobre bihurtu dituelako".
Mendiaren irudiko, Rajoyk "emakumeen aurka bereziki gobernatzen du, eta hark hartutako kutsu antisozialak emakumezkoen aurka joan dira, esaterako, abortuaren eta menpekotasunaren legeak, pentsioak murrizten dituenean edo genero-indarkeriaren aurka borrokatzen ez duenean".