Politika -
Hauteskundeak
Departamendurako hauteskundeen kanpaina hasiko da gaur Iparraldean
Bozak martxoaren 22an eta 29an izango dira. Kantonamendu kopurua 12ra murriztu dute.
Erredakzioa
Gaur hasiko da Ipar Euskal Herrian departamendurako hauteskundeen kanpaina. Bozak martxoaren 22an eta 29an egingo dituzte, eta zentro-eskuina agintea berreskuratzen saiatuko da. Arlo soziala, errepideak eta bigarren hezkuntzaren kudeaketa daude jokoan.
Hain zuzen ere, Ipar Euskal Herria barnean hartzen duen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko 52 kide aukeratuko dituzte, hots, kantonamendu bakoitzeko bi. Hori horrela, Iparraldeko 12 kantonamenduetan 24 kontseilari hautatuko dituzte.
Orain arte, 21 kantonamendu zeuden Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, baina François Hollande Frantziako presidentearen Gobernuak nabarmen murriztu du kopuru hori.
Lehen aldiz, aldi berean egingo dituzte hauteskundeak kantonamendu guztietan.