Politika -

Auzitegi Nazionala

Urriaren 13an hasiko da ezker abertzaleko 35 kideren kontrako epaiketa

Makroepaiketa urrian hasiko dela jakinarazi die Auzitegi Nazionalak auzipetuei. Oraingoz, abenduaren 18ra arteko saioak zehaztu dituzte.

Urtarrilean presoen abokatuen aurkako operazioaren ondorioz atzeratu zen epaiketa, aurrenekoz. EFE.
Urtarrilean presoen abokatuen aurkako operazioaren ondorioz atzeratu zen epaiketa, aurrenekoz. EFE.
Urtarrilean presoen abokatuen aurkako operazioaren ondorioz atzeratu zen epaiketa, aurrenekoz. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleko 35 kideren aurkako makroepaiketa urriaren 13an hasiko da. Hala jakinarazi die Auzitegi Nazionalak auzipetuei, Naiz agerkari digitalak jakitera eman duenez. Oraingoz, abenduaren 18ra arteko saioak zehaztu ditu ANk.

Joan den urtarrilean zen hastekoa epaiketa, baina abiatzeko ordu batzuk falta zirela, euskal presoen abokatuen aurkako polizia-operazioa agindu zuen Auzitegi Nazionalak. 16 abokatu atxilotu zituzten, tartean,  egun horretan hastekoa zen epaiketan parte hartzekoak ziren hiru letradun. Ondorioz, atzeratu egin zen epaiketa. Handik gutxira, berriro hastekoa zenean, Haizea Ziluaga sei auzipeturen abokatuak defentsari uko egitea erabaki zuen, eta, beraz, akusatu horiek epaiketa atzeratzea eskatu zuten

Batasuna, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) eta Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdietako zuzendaritzen aurkako epaiketako sumarioan 35 inputatu daude, talde terroristako kide izatea egotzita; Pernando Barrena eta Juan Jose Petrikorena ezker abertzaleko buruzagi historikoak, tartean.

Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkide ohiak eta Ino Galparsoro (EAE-ANV) Arrasateko alkate ohia ere eseriko dira akusatuen aulkian. Sumarioan auzipetutako gainerakoak ondorengoak dira: Juan Carlos Ramos, Jesus Maria Agirre, Eusebio Lasa, Joana Regueiro, Angel Maria Elkano, Asier Imaz, Mikel Garaiondo, Marije Fullaondo, Tomasa Alejandre, Haizpea Abrisketa, Arantza Santesteban, Karmele Aierbe, Jon Kepa Garay, Mikel Etxaburu, Aner Petralanda, Francisco Javier Urrutia, Mikel Gotzon Zubimendi, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Gorka Murillo, Ignacio Oralde, Iñigo Balda, Gorka Diaz Martin, Maite Fernandez Labastida, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Alazne Arozena, Peio Xabier Galvez, Anton Gomez Lorente eta Aurore Martin

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Epaiketak bideoak