Politika -

Hauteskundeak

Juanjo Puigcorbe aktorea, ERCren zerrendako bigarrena Bartzelonan

Aktorearen beraren esanetan, Pasqual Maragall sozialistaren jarraitzailea zen, baina orain independentismotik gertuago dago.

Juanjo Puigcorbe aktorea. Argazkia: @jpuigcorbe
Juanjo Puigcorbe aktorea. Argazkia: @jpuigcorbe
Juanjo Puigcorbe aktorea. Argazkia: @jpuigcorbe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juanjo Puigcorbe aktorea ERCren zerrendako bigarrena izango da Bartzelonan, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan, alderdi independentistak baieztatu duenez.

Azaroan, Puigcorbe ERCren ekitaldi batean izan zen.

Horren esanetan, Pasqual Maragall sozialistaren jarraitzailea zen, baina orain independentismotik gertuago dago, "Bartzelonako boto-emaile gehienak bezala".

Bere ekarpena "kulturaren munduan pilatutako esperientzia" izango dela azaldu du aktoreak, eta esparru horretan Olinpiar Jokoetan lortutako "bikaintasuna" bilatzen saiatuko dela gaineratu du.

Bestalde, ERCk Santiago Vidal Kataluniako Konstituzio proposamena diseinatu duen eta Botere Judizialak hiru urtez gaitasungabetu duen epailea ere "fitxatu" du Bartzelonako zerrendarako, baina toki sinboliko baterako; azkenerako, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea