Politika -
Auzitegi Nazionala
Uribetxeberriaren hiletan ETA goratu ote zuten ikertuko du ANk
Dignidad y Justiciak egindako salaketaren harira abiatu du epaileak prozesua. Guardia Zibilari eta Ertzaintzari ekitaldiari buruzko txostenak eskatu dizkie.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionala Josu Uribetxeberriaren hileta ikertzen ari da, urtarrilaren 17ko ekitaldi hartan, Arrasaten, ETAren jarduera goratu ote zuten argitzeko.
Hori horrela, Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Auzitegiak Dignidad y Justicia elkartearen eskaera bete du, aipatu delitua egin ote zen argitzeko eskatu baitzion salaketa baten bitartez.
Auzitegiak Uribetxeberriaren hiletan terrorismoa goratu zen frogei buruzko txosten bat helarazteko eskatu die Guardia Zibilari eta Ertzaintzari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea