Politika -
Nafarroa
Goicoecheak politika utziko du legegintzaldi amaieran
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari eta Gobernuko presidenteordeari bezero bati mesede egiteko Ogasunean "esku-hartzea" leporatu zioten.
Erredakzioa
Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari eta Nafarroako Gobernuko presidenteordeak iragarri du politika utziko duela legegintzaldi amaieran, eta bere jarduera profesionalera itzuliko dela hilabete batzuen buruan.
Kontseilaria polemikaren erdigunean egon zen Idoia Nieves Ogasun zuzendari ohiak bezero bati mesede egiteko Ogasunean "esku-hartu" izana leporatu ostean.
Goicoecheak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan gogora ekarri duenez, politikan legegintzaldi batez egoteko konpromisoa hartu zuen, eta gero zerga aholkularitzako bulegora itzuliko zela esan zuen.
Kontseilariak adierazi duenez, "zortea izan da komunitatearentzat lan egin ahal izatea", batez ere "bizitzea egokitu zaigun garai zail hauetan".
Nafarroaren egoera duela lau urte baino hobea ote den galdetuta, "objektiboak izanda", baietz erantzun du, hazkunde, langabezia eta kontuen egonkortasunean oinarrituta.