Politika -

Polizia operazioa

Lau lagun atxilotu dituzte presoen aldeko taldeen aurkako operazioan

Operazioa Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan abiatu du Guardia Zibilak. Oihana Barrios, Izaskun Abaigar, Nagore Lopez de Luzuriaga eta Fernando Arburua dira atxilotutakoak.

Iruña, gaur.
Iruña, gaur.
Lau atxilotu, presoen aldeko taldeen aurkako operazioan

01:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu gaur goizean, presoen aldeko taldeen aurkako operazio batean, informazio agentziek aurreratu dutenez. Pastor izeneko operazio honetan, Oihana Barrios, Izaskun Abaigar, Nagore Lopez de Luzuriaga eta Fernando Arburua preso ohia atxilotu ditu Guardia Zibilak. Iruñean, Agurainen, Kanpezun eta Donostian egin da operazioa.

Lopez de Luzuriaga Etxerateko kidea da, eta joan den hilean Urkullu lehendakariarekin bildu zen ordezkarietako bat da. Lehen informazioen arabera, Lopez de Luzuriaga Zamudion hartu dute atxilo.

Abaigar ere elkarte horretako kidea da, eta hil honen hasieran Etxeratek Bruselara babes bila bidalitako kideetako bat da.

Arburua eta Barrios, berriz, presoei osasun-arreta ematen dien Jaiki Hadi elkarteko kideak dira.

Urtarrileko Mate operazioaren jarraipena omen da gaur abiatutakoa. Atxilotutakoek "ETAko presoen frontearen ekintzak koordinatzeko bileretan parte hartzen zuten", ikertzaileen arabera.

Barne Ministerioak zabalduko ohar baten arabera, Auzitegi Nazionalak zuzendu du Pastor operazioa, Fiskaltzarekin elkarlanean. Hainbat etxebizitza miatu dituzte, eta Ministerioak esan duenez, dokumentazio ugari atzeman dute.

"Koordinazio Gunean ETAko presoen aldeko hainbat elkartetako ordezkariak biltzen dira. Bileretara joaten direnean, badakite ETAk diseinatutako eta zuzendutako gune batean parte hartzen ari direla. Hala, ETAk talde horietan parte hartzen duten elkarteak erabiltzen ditu", jasotzen du oharrak.

Goizean abiatutako operazioak zabalik jarraitzen du, eta Barne Ministerioak ez du baztertu atxiloketa gehiago egotea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak