Politika -

Zigorra

EH Bilduko legebiltzarkideek ez dute Kontrol Saioan parte hartu

Alderdi Popularrak salaketa aurkeztu du Legebiltzarreko Mahaian eta araudiko 121 artikulua ezartzeko eskatu du, 16 legebiltzarkideei hilabeteko behin-behineko suspentsioa ezartzeko.

EH Bilduko legebiltzarkideek egindako protesta. Argazkia: EFE
EH Bildu EFE
EH Bilduko legebiltzarkideek egindako protesta. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduko legebiltzarkideek ez dute gaurko Kontrol Sesioan parte hartu. Gehienak Legebiltzarretik kaleratu zituzten atzo, aste honetan izan den polizia operazioaren aurkako kartelak erakutsi ondoren.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak EH Bilduko 21 legebiltzarkideetatik 16ri debekatu die gaurko saioan parte hartzea.

Ondorengo kideek ez dute jaso zigorrik: kartelak erakutsi ez zituzten Juanjo Agirrezabala, Eva Blanco eta Leire Pinedo eta saioan ez zeuden Hasier Arraz eta Lur Etxeberria.

Kartelak

Legebiltzarkideek aste honetan izan den polizia operazioaren aurkako kartelak erakutsi zituzten. Horietan ondorengoak irakur zitezkeen: “Atxilotuak askatu”, “PP bakearen etsaia” edo “Elkartasuna ez da delitua”.

Bakartxo Tejeriak kartelak ezkutatzeko eskatu zien eta kaleratu egingo zituela ohartarazi. Azkenean horrela izan zen.

PPren salaketa

Alderdi Popularrak salaketa aurkeztu du Legebiltzarreko Mahaian eta araudiko 121 artikulua ezartzeko eskatu du, 16 legebiltzarkideei hilabeteko behin-behineko suspentsioa ezartzeko.

Datorren astean aztertuko du eskaera hori Mahaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra EAE EH Bildu Nafarroa