Politika -

Auzitegi Nazionala

ANk maiatzean erabakiko du zigorren pilaketaz EBri galdetu ala ez

Auzitegi Nazionaleko osokoak eztabaida egingo du maiatzaren 8an, zigorrak ez pilatzeari buruz Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari galdetu behar zaion erabakitzeko.

Auzitegi Nazionala. Argazkia: EiTB
Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko osokoak bilkura egingo du maiatzaren 8an beste estatu batzuetan betetako zigorrak ez pilatzearen inguruan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari galdetu ala ez erabakitzeko, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Fernando Grande-Marlaska buru duen Zigor Aretoaren saioa 09:30ean hasiko da. Epaile batzuk izan dira auzitegiari gaia proposatu diotenak; hau da, auziaren inguruan Luxenburgoko auzitegiari galdetzea proposatu dute epaile batzuk.

Espainiako Estatuko araudiak, Auzitegi Gorenak berretsitakoak, dio "2010eko abuztuaren 15a baino lehenago Europar Batasuneko Estatu kide batek emandako zigor ebazpenak" ez direla aintzat hartuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Presoak