Politika -
Auzitegi Nazionala
ANk maiatzaren 29ra atzeratu du zigorren pilaketari buruzko eztabaida
Auzitegi Nazionaleko osokoak zigorrak ez pilatzeari buruz Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari galdetu behar zaion erabakiko du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko osokoak bilkura egingo du maiatzaren 29an beste estatu batzuetan betetako zigorrak ez pilatzearen inguruan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari galdetu ala ez erabakitzeko, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Hala, atzeratu egingo du batzarra, agenda arazoak medio, hasiera batean maiatzaren 9an egin behar baitzuten.
Fernando Grande-Marlaska buru duen Zigor Aretoaren saioa 09:30ean hasiko da. Epaile batzuk izan dira auzitegiari gaia proposatu diotenak; hau da, auziaren inguruan Luxenburgoko auzitegiari galdetzea proposatu dute epaile batzuk.
Espainiako Estatuko araudiak, Auzitegi Gorenak berretsitakoak, dio "2010eko abuztuaren 15a baino lehenago Europar Batasuneko Estatu kide batek emandako zigor ebazpenak" ez direla aintzat hartuko.