Politika -
Pabilioia
Kontuen Ganberak kudeaketa eredua eskatu du Nafarroako Erreinuarentzat
Fiskalizazio txostenean, Nafarroako Gobernuari eskatu dio lanak amaitzeko eta irtenbide bat bilatzeko, "ikuspuntu sozial eta ekonomikotik inbertsioari errentagarritasuna emateko".
agentziak | erredakzioa
Nafarroako Kontuen Ganberak eskaria egin dio Nafarroako Gobernuari Nafarroako Erreinua Arena Pabilioiari buruzko fiskalizazio txostenean. Izan ere, lanak amaitzeko eta kudeaketa eredua finkatzeko eskatu dio, "ikuspuntu sozial eta ekonomikotik inbertsioari errentagarritasuna emateko".
I-E alderdiak eskatuta Parlamentuak ganberari proposatu zion txostenean, Barcinaren Gobernuari eskatzen zaio "behin behinekotasun fasea gainditzeko" eta, irekieraz erabakia hartu aurretik ere, instalazioen mantenua planifikatzeko.
Fiskalizazio erakundearen ustez "beharrezkoa" da hori egitea, egindako inbertsio publikoagatik eta instalazioen zailtasun teknikoengatik.
Nafarroako Kontuen Ganberak txostenean dio Gobernuak dagoeneko 54,3 milioi euroko inbertsioa egin duela kirol pabilioian, eta lur-sailaren katastro balioa gehituta, 55,7 milioi eurokoa izan dela administrazio publikoaren gastua.