Politika -
‘Arrazoi pertsonalengatik’
Hannot Sansinenea Donostiako Ahal Duguren buruzagiak dimisioa eman du
Autonomo bezala egiten duen lanean “aldaketak” gertatu direla azaldu du Sansineneak. Alderdiko Udal Kontseilua eta lana bateratzea “ezinezkoa” izango dela erantsi du.
Agentziak | Erredakzioa
Hannot Sansinenea Donostiako Ahal Duguren idazkari nagusiak dimisioa eman du “arrazoi pertsonalengatik”. Karguan hiru hilabete eskas eman ditu.
Dimisioa prentsa ohar batean iragarri du Ahal Duguk. Sansienearen gutun bat ere igorri die alderdiak komunikabideei. “Atsekabetuta” erabakia “atzera bota ezina” dela azaldu du Sansineneak gutunean. Urtarrilaren 2an izendatu zuten.
Autonomo bezala egiten duen lanean “aldaketak” gertatu direla eta lan kopuruak “nabarmen” gora egin duela azaldu du Sansineneak. Alderdiko Udal Kontseilua eta lana bateratzea “ezinezkoa” izango dela erantsi du.
“Azken asteetan lana eta politika bateragarri egiten saiatu naizela azpimarratu nahi dut, baina ia ezinezkoa izan da eta datozen hilabeteak oso biziak izango direla kontuan hartuta, atzerapauso bat emateko unea dela ulertu dut. Horrela, beste pertsona batzuei bidea utzi nahi diet, inolako oztoporik jarri gabe”, goraipatu du.
Bere erabakiaren arrazoia ulertzea espero du Sansineneak. Hala ere, lanak uzten dion “neurrian” proiektu politikoa bultzatzen jarraituko duela ziurtatu du.
Sansinenea Donostiako Ahal Duguren idazkari nagusia aukeratu zuten botoen % 61,11rekin. Juantxo Iturria eta Juan Antonio Hernando aurkariek bozen % 36,21 eta % 2,67 lortu zituzten, hurrenez hurren.