Itxi

Politika

Aske utzi dute

Josu Rodriguez Mallabiarrena Soriako espetxetik atera da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kale borrokarako materiala gordetzeko zuloak eraikitzeagatik hiru urteko espetxealdia ezarri zioten Rodriguezi. Larunbat honetan aske utzi dute, Etxeratek jakinarazi duenez.

Josu Rodriguez Mallabiarrena presoa larunbat honetan aske utzi dute. Rodriguez Soriako kartzelatik irten da, Etxerat euskal presoen senideen elkarteak zabaldu duenez.

Kale borrokarekin lotutako ekintzak egiteko materiala gordetzeko asmoz, Uribe-Kosta eskualdean zuloak eraikitzeagatik hiru urteko espetxealdia ezarri zioten Rodriguezi.

Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe-zigorra ezarri zion, baina geroago, Auzitegi Gorenak zigorra hiru urtera murriztu zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena