Politika -
Polizia-operazioa
Ostegunean Iruñean atxilotuetako bati bihotzekoak eman dio
Txema Urbiola da bera, sanferminetako prozesioko istiluengatik atxilotua, beste hirurekin batera. Libre geratu dira, karguekin, gaua komisarian igaro eta epailearen aurrean deklaratu ostean.
erredakzioa
Txema Urbiolak, ostegunean beste hiru lagunekin batera Iruñeko sanferminetako prozesioko istiluen harira atxilotuak, bihotzekoa izan du, gaua komisarian igaro eta epailearen aurrean deklaratu ostean.
Iruña Askatasunez taldeak jakitera eman duenez, Urbiola zainketa berezien unitatean dago, Nafarroako Ospitalean.
Atzo, Urbiola eta beste hiru lagun atxilotu zituzten Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak elkarlanean egindako operazio batean. Gaur, guztiak libre geratu dira, baina karguekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea