Politika -

Rato auzia

Rato kartzelatzeko eskaera egin dute, ihes egiteko arriskuagatik

Gainera, Ogasun ikuskariek lekuko gisa deklaratzea eskatu du 15NpaRato-ren herri-akusazioak.

Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia. Argazkia: Efe
Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia.
Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15MpaRato-k, herri-akusazioaren izenean, Rodrigo Rato Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia behin behinean kartzelatzeko eskatu du, ihes egiteko arriskua dagoelako eta "frogak ezkutatzea, aldatzea edo suntsitzea galarazteko".

"Bere egoera ekonomikoak ihes egiteko aukera ematen dio, eta beste herrialde batzuetan ondo bizi daiteke, dirua izan dezakeelako han ere", azpimarratu du akusazioak Auzitegi Nazionalari egindako eskaeran.

15MpaRato-ren arabera, frogak suntsituko diren susmoa edukitzeko arriskua "zehatza" da, azken aldian Suitzara egindako bidaiengatik. Gainera, bere etxearen eta bulegoaren miaketek horixe omen zuten helburu, frogak ez aldatzea edo suntsitzea, alegia.

Era berean, "inputatuak beste delitu batzuk egitea" galaraztea ere badago akusazioaren jomugan, 800 milioi euroko bermearen ordainketa saihesteko ondareak lekuz alda ditzakeela iritzi baitio.

Auzitegi Nazionalean sartutako beste idatzi batean, 15MpaRato-k Zerga Agentziaren dokumentuak eskatu ditu, Caja Madrid / Bankia-k 2004ko eta 2006ko inspekzioetan aurkeztutakoak, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea