Politika -

Ciudad Real

Zigor Ruiz Jaso presoa aske geratu da

Ruiz Jaso Segiko kide izateagatik zigortu zuten, eta gero ETAko kide izateagatik espetxe zigorra jarri bazioten ere, Auzitegi Gorenak kendu egin zion azken delitu hori.

Zigor Ruiz Jaso espetxetik atera denean. Argazkia: Efe
Zigor Ruiz Jaso espetxetik atera denean.
Zigor Ruiz Jaso espetxetik atera denean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zigor Ruiz Jaso presoa Herrera de la Mantxa (Ciudad Real) espetxetik atera da gaur goizean, zigorraren azken urteak bertan bete ostean. 2007an atxilotu zuten Sheffielden (Britainia Handia), Iñigo Albisurekin eta Ana Isabel Lopezekin batera.

Zigor Ruiz 08:45ean atera da Gaztela Mantxako espetxetik, eta dozenaka senidek eta lagunek egin diote harrera, ikurrinak erakutsiz eta koheteak jaurtiz.

Zigor Ruiz Jasori sei urteko kartzela-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Jarrai-Haika-Segiko kide izateagatik erakunde armatuko partaide izatea egotzita.

Gero, ihesean egon eta Sheffielden atxilotu ostean, ETAko kide izatea leporatu eta bederatzi urteko zigorra ezarri zioten, baina Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen azken zigor hori, Segiko kide izateagatik dagoeneko zigortua izan zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak