Politika -

Dieten ordainketa

Ertzaintzaren zuzendari bat inputatua, ustezko irregulartasunengatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak dieten ordainketan ustez izandako irregulartasun guztiak ukatu ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko epaitegi batek Segurtasun Saileko Giza Baliabideetako Zuzendaria, Miren Karmele Arias, inputatu gisa deklaratzera deitu du, ustez Ertzaintzako karguen dieten ordainketan izandako irregulartasunengatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak irregulartasun guztiak ukatu ditu.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak azalpenak emateko agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Segurtasun sailak ohar batean jakitera eman duenez.

Bilboko Instrukzio epaitegiko seigarren zenbakiak Miren Karmele Arias inputatu gisa deklaratzera deitu du datorren maiatzaren 12an. Ertzaintzaren Sindikatu Profesionalak (SIPE) Ertzaintzako goi-karguek jasotzen zituzten dieten inguruan egindako salaketaren inguruan deklaratu beharko du Ariasek. Sindikatuaren aburuz, komisariordeek, komisarioek, intendenteek eta superintendenteek zenbait urtetik hona jasotzen dituzten dietak gain soldatak dira, eta ez dituzte Ogasunean deklaratzen.

Segurtasun sailak dioenez, uneoro “zehatz” azaldu dute Ertzaintzaren sindikatuek eta Patxi Lopezen Exekutiboak 2012ko Indemnizazioen Dekretuan adostutakoa. “Unea heltzen denean” epaileari arau hori ezartzeak dakarrena azalduko diola gaineratu du sailak oharrean.

Auzi honen zigor bidetik egindako aurretiazko eginbideak artxibatuko dituztenaren itxaropena du Eusko Jaurlaritzak, aurrez kontabilitate arduren jurisdikzioan gertatu bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza