Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Garitano:'Frustrazioan murgilduta amaituko du Urquijok bere ibilbidea'

Bestalde, Gaizka Garitano Eibarko entrenatzailea zoriondu du, Almeriarekin jokatu ondorengo agerraldian izan zuen jarreragatik.

Garitano: 'Euskararen defentsan ikono bihurtu da Gaizka Garitano'

00:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiaren iritziz, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak “frustrazioan murgilduta” amaituko du bere “ibilbide politikoa”, euskarak aurrera egiten duen bitartean.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Garitanok gogor kritikatu ditu atzo Urquijok esandako hitzak. Espainiako Gobernuko ordezkariak uste du Euskadin “askatasun falta” dagoela, eta urte asko igaro beharko direla “inposizio batzuekin amaitzeko”. Euskararen “inposizioa” indarrean dagoela erantsi zuen Urquijok.

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren ustez, “euskaraz bizitzeko erabaki sozial eta politikoak” egunero “dimentsioa” hartzen duen zerbait da, “eta ezinezkoa da horri oztopoak jartzea”. “Espainiako Gobernuak jarrera hori mantentzea txarra litzateke”, gaineratu du.

Bestalde, Gaizka Garitano Eibarko entrenatzailea zoriondu du, Almeriarekin jokatu ondorengo agerraldian izan zuen jarreragatik.

“Denontzat eredugarri izan beharko luke; euskararen defentsa nolakoa izan behar den erakutsi digu Gaizkak. Etxean ere holakoak egin beharko genituzke”, defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa