Politika -

Andaluzia

Susana Diezen inbestidura saioa maiatzaren 4an hasiko dute

Oraingoz ez dago argi hautagai sozialistak babes nahikoa lortuko duen, ez baitu akordiorik lortu oposizioarekin.

Susana Diaz. EFE
Susana Diaz. EFE
Susana Diaz. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Pedro Duran Andaluziako Parlamentuko presidenteak maiatzaren 4a eta 5a proposatuko ditu Susana Diazen inbestidura saioa hasteko, EFE agentziak jakinarazi duenez.

Duranek bihar egingo du inbestidura saioko dataren proposamen ofiziala, gaur gainerako taldeekin abiatutako bilera-sorta bukatu eta gero.

Susana Diazena hautagaitza bakarra da Andaluziako Gobernuko presidentea izateko, baina oraingoz ez dago argi babes nahikoa lortuko duen, oraindik ez baitu akordiorik lortu oposizioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Albisteak Alderdi Sozialista