Politika -

Auzitegi Nazionala

Mardaras frogarik ez zegoelako absolbitu zuten bigarrenez

Epailearen autoan agertzen denez, ez dago “frogarik akusatuak gertakarian parte hartu zuela” egiaztatzeko, PSE-EEren Bilboko egoitzaren aurkako atentatuaren harira.

Ohiana Mardaras preso bilbotarra, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe
Ohiana Mardaras preso bilbotarra, Auzitegi Nazionalean.
Ohiana Mardaras preso bilbotarra, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak frogarik ez zegoelako absolbitu zuen Ohiana Mardaras preso bilbotarra 2008an PSE-EEren Bilboko egoitzaren kontra egin zuten atentatuagatik.

Gaur kaleratu dute epailearen autoa, aurreko apirilaren 13an Auzitegi Gorenak Mardarasi EITBren egoitzaren kontrako atentatuagatik jarritako zigorra bertan behera utzi ostean. Auzitegi Nazionalak zigorra ezartzeko "intuizioetan" oinarritu zela argudiatu zuen Gorenak absoluzioa emateko.

Gaurko autoaren kasuan, berriz, PSE-EEren Bilboko egoitzaren aurkako atentatua zuten aztergai, eta Ministerio Fiskalak 66 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen bilbotarrarentzat eraso horretan parte hartzea egotzita.

Baina absolbitu egin dute Mardaras kalte terroristen eta lesioen kasuan, ez dagoelako "frogarik akusatuak gertakarian parte hartu zuela" egiaztatzeko.

Beobidek Poliziari esan ziona aurkeztu zuen fiskalak froga gisa, baina presoak bertsio hori gezurtatu egin zuen epailearen aurrean.

"Nahitanahiezkoa da inputatuak deklarazioa epailearen aurrean berrestea", gaineratu dute ebazpenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Bilboko albisteak Presoak albisteak Atentatuak Euskadi Ta Askatasuna albisteak