Politika -

Podemos

Pablo Iglesias: 'Monederoren dimisioak ez digu botorik kenduko'

“M15eko matxinadak suposatu zuen inflexio-puntua” ahaztu gabe, bera “bakarrik” ordezkatuko duen “ahotsa berreskuratzeko” alderdiko zuzendaritza uztea erabaki duela adierazi du Monederok.

Juan Carlos Monedero Podemoseko sortzaileetariko bat. Argazkia: EiTB
Juan Carlos Monedero Podemoseko sortzaileetariko bat. Argazkia: EiTB
Iglesiasek ez du uste Monederok alde egitea botoak gutxituko dizkieni

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dimisioa bigarren plano batetik ?indar handiagoarekin bultza? egiteko erabakia dela adierazi du Juan Carlos Monedero Podemoseko ordezkariak. Alderdiko zuzendaritza uztea erabaki zuen ostegunean Monederok. Bestalde, Pablo Iglesias ?lagunarekin? batera, M15 mugimenduaren printzipioak berreskuratu nahi ditu Monederok.

?Kontzientzia txarra lagun dut alderdi bateko zuzendaritza bat bezain eskergabea den toki batean Pablo ez laguntzeagatik?, azaldu du Monederok bere blogean. ?Pablo nire lagunarentzat? izenburupean Podemoseko zuzendaritza uztera eraman duten arrazoien inguruan gogoeta egin du Monederok.

Monederoren hitzetan, aurrerantzean ?lan berri bati? ekingo dio eta ?bikoitza lan? egingo du Podemosen barruan, ?espazio berri batean, eta ez konpromiso txikiagorekin?. ?Politikan? Pablo Iglesias aldamenean izan duenean baino ?segurtasun handiagorik sekula? sentitu ez duela erantsi du Monederok. ?Borrokan gauden guztiak beti zaindu gaitu Pablok?, gaineratu du.

Podemosen sorreran ?M15eko matxinadak suposatu zuen inflexio-puntua? ahaztu gabe, bera ?bakarrik? ordezkatuko duen ?ahotsa berreskuratzeko? alderdiko zuzendaritza uztea erabaki duela adierazi du Monederok. ?Haserre soziala haserre politiko? bihurtu zuen mugimenduak, azpimarratu duenez.

Iglesias. ?Ez digu botorik kenduko?

Bestalde, Monederoren dimisioak ?botorik kenduko? ez diela defendatu du Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak. ?Irabazteko lanean jarraituko dugu?, nabarmendu du.

Hala ere, Monederoren erabakia ?oso gogorra? izan dela onartu du Iglesiasek. Podemoseko buruzagiaren ahotan, Monedero ?intelektual bat? da eta ?hegan egin? behar du. Zuzendaritzak ordezkoa astelehenean aukeratuko duela aurreratu du Iglesiasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ahal dugu bideoak