Politika -
Etxegabetzeak debekatu eta zerga berrien sorrera, Podemosen programan
Atzo, Pablo Iglesiasek alderdiaren programa aurkeztu zuen: ‘Aldaketarako programa’ horrek 215 neurri biltzen ditu. Hona hemen proposamen esanguratsuenak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Podemosek Espainiar Estatuko 13 erkidegotan aurkeztuko ditu zerrendak maiatzak 24ko bozetan.
Atzo, Pablo Iglesiasek alderdiaren programa aurkeztu zuen: ‘Aldaketarako programa’ horrek 215 neurri biltzen ditu. Hona hemen proposamen esanguratsuenak:
- Ondasunen gaineko zerga berreskuratu.
- Oinordetza eta donazio zergari dagozkion hobariak kendu
- Pertsona Fisikoen Gaineko Zergetako erkidegoetako kuotetan egiten diren murrizketak berrikusi
- Pertsona Fisikoen Gaineko Zergetako tarte autonomikoaren gehikortasuna handitu.
- Kutsadura atmosferikoaren inguruko zerga berriak sortu
- Alor turistikoko negozioei zuzendutako ‘ekotasa’ sortu, ingurugiroan sortzen duten eragina zuzentzeko
- Erkidegoak ‘fraking gabeko’ lurraldeak deklaratu
- Etxegabetzeak gelditu, “egoera ekonomiko zail batean” dauden zordunen kasuetan
- Zorrak kitatzeko edota berrantolatzeko prozedura judizial berria indarrean jarri. Etxea ordainean ematea aurreikusiko luke sistema berri horrek
- Etxebizitza izateko Eskubidearen Zerbitzu Publikoa sortu. Prozedura judizialetan parte hartuko luke organo horrek. Horrez gain, halabeharrezko etxegabetzeak ekiditea izango du helburu
- Etxegabetzeak egiten dituzten entitateak kontratatzea debekatuko diete erakunde publikoei
- Hutsik dauden hamar etxebizitza baino gehiago dituzten entitate edo pertsonak zigortzeko prozedura onartzea, bete ere alokairuan ateratzen ez badituzte
- Argindarra, ur eta gas zerbitzua bermatuko duen sistema berria. Kontsumitzailearen ohiko etxea denean, zerbitzua etetea debekatuko du Podemosek
- Erkidego bakoitzean argindarra merkaturatuko duen enpresa publiko bat sortzea
- Enplegua “banatzeko” xedearekin, 35 orduko lan astea indarrean sartzea
- Diskriminazioaren aurkako Bulego Publikoaren sorrera
- Erkidegoetan, banka publikoaren garapena
- Erkidegoek duten zor publikoa berriz negoziatzea
- Irakaskuntza zentro publikoetan gela bakoitzeko ikasle-kopurua murriztea
- Irakasleen eskola-orduak murriztea
- Itunpeko zentroetan “kalitatezko hezkuntza” eskaintzen dela bermatzeko “kontrol mekanismoak” abian jartzea
- 0 urtetik aurrerako haur-hezkuntza unibertsal eta doakoa bultzatzea
- Ezkongabeak kontratatzeko neurriak bultzatzea. Seme-alabak zaintzeko ordutegian malgutasun handiagoa aplikatzea
- Haurdunaldiaren etetea osasun sistema publikoaren bitartez ordaintzea
- Heriotza duin bat izateko eskubidea aldarrikatu
- Garestiak diren tratamenduetarako botikak bultzatzea (C hepatitisa aipatzen du Podemosek bere programan)
- Kargu publikoek hilero egiten dituzten gastuak deklaratu beharko dituzte
- “Ate birakariak” debekatzeko Legea sortu
- Ustelkeria kasuak salatzen dituzten langile publikoak babesteko neurriak
- Erkidegoetan goi-karguak murrizteko neurriak
- Telebista eta irrati publikoetako batzordeak “demokratizatzeko” neurriak. Herritarren parte-hartzea bultzatuko du Pablo Iglesiasen alderdiak