Politika -

Ekitaldia Gasteizen

Fernandez Diaz: 'Guardia Zibilak ez du inoiz alde egingo Euskaditik'

Gasteizen, Sansomendiko kuartelean egin duten ekitaldian, Espainiako Erreginak ere hartu du parte. Guardia Zibilak Euskadin egin duen lana nabarmendu du.

Barne ministroak eta Letizia Erreginak burutuko dute gaur Sansomendiko kuartelean egin den ekitaldia
Barne ministroak eta Letizia Erreginak burutuko dute gaur Sansomendiko kuartelean egin den ekitaldia
Fernandez Diaz: 'Guardia Zibila ez da inoiz Euskaditik joango'

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak esan duenez, Guardia Zibilak ez du "inoiz" alde egingo Euskal Autonomia Erkidegotik

Gasteizen, Sansomendiko kuartelean egin duten ekitaldian egin ditu adierazpenok. Espainiako Erregina ere bertan izan da, eta Espainiako bandera eman die Sansomendiko guardia zibilei, egiten duten lanaren aitortza modura.

"EAEko hiru lurraldeetara Guardia Zibila iritsi zela 171 urte bete dira gaur. Garai gogorrak bizi izan dituen arren, Guardia Zibilak beti eutsi die Espainiarekiko printzipioei. Ez du hemendik inoiz aldegingo, ziur", esan du Fernandez Diazek.

Ministroak nabarmendu duenez, ETAren "helburu nagusia" izan da Guardia Zibila, Espainiaren aldeko lana egiteagatik. Azken 40 urteotan ETAk EAEn 161 guardia zibil hil dituela gogoratu du Fernandez Diazek, "legea eta ordena betearaztegatik".

Letizia Erreginak ere "esker oneko hitzak" izan ditu Guardia Zibilarentzat; Euskadin egiten ari diren lana txalotu du, eta, bereziki, ETAren biktima izan direnak ekarri ditu gogora. "Denok aitortu behar dugu zuek Espainarentzat egiten ari zareten lanaren balioa", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea