Politika -
Can auzia
Poliziak CANen zuzendaritzako 18 kide ohiren ondarea ikertuko du
UDEFek 2005etik izan duten ondarearen inguruko dokumentazioa ogasunari eskatzeko deia egin dio Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileari.
erredakzioa
Espainiako Poliziak Nafarroako Aurrezki Kutxaren (CAN) zuzendaritzako 18 kide ohiren ondarea ikertuko du, Diario de Navarra egunkariak jakitera eman duenez.
UDEFek Ogasunari beharrezko informazio guztia eskatzeko deia egin dio Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileari. Hala, Kontuzek Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiaren eta Enrique Goñi CANen zuzendari ohiaren kontra jarritako salaketatik harago joan da.
Ikertuko dituztenen artean daude Sanz eta Goñi bera, Alvaro Miranda presidenteorde ohia, Juan Luis Sanchez de Muniain UPNren Parlamenturako hautagaia, Jose Antonio Asiain CANen presidente ohia, Roberto Jimenez PSNren presidente ohia, Ricardo Marti Fluxa PPko kargudun ohia, eta Juan Cruz Alli CDNren presidente ohia.