Itxi

Politika

Katalunia

Jordi Sanchez, Kataluniako Asanblea Nazionaleko presidente berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Carme Forcadellen lekukoa hartuko du. Orain arte, Kataluniako arartekoaren bigarrena izan da.

  • Jordi Sanchez Kataluniako Asanblada Nazionaleko (ANC) presidentea. Argazkia: EiTB

    Jordi Sanchez Kataluniako Asanblada Nazionaleko (ANC) presidentea. Argazkia: EiTB

Jordi Sanchez Kataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC) presidente izendatu dute larunbat honetan eta Carme Forcadellek utzitako tokia hartuko du. Harekin batera, zuzendaritzako beste hainbat kide aukeratu dituzte: presidenteordea (Rosa Alentorn), idazkaria (Jordi Vilarasau) eta diruzaina (Nuri Guillaumes).

Orain arte ANCko presidente izan den Carme Forcadellek eman du aukeraketaren berri, idazkaritza nazionalak Bartzelonako Cardona herrian egindako bileraren ondotik. Azaldu duenez, oso pozik egin den lanarekin eta gogor lan egiteko dei egin die zuzendaritza berriko kideei.

Jordi Sanchez Kataluniako arartekoaren bigarrena izan da orain arte, eta ideologikoki ICV alderditik hurbil egondakoa da. Horren esanetan, ANCren erronkarik garrantzitsuena Kataluniaren independentziara bidean aurrera egitea da, horretarako Kataluniako gizarte zibilaren mobilizaziorako boterea baliatuta.

ANCko presidente berriak baieztatu du elkarteak gogor lan egingo duela Kataluniako gizarteak askatasuna konkistatu eta Estatu propioa izan nahi duenaren arrastoa utz dezan 2015eko irailaren 11n. Halaber, herritar guztien babesa eskatu du horien jatorria, abizena edo hizkuntza edozein dela ere.

zein dela ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Katalunia
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena