Politika -

Epaiketa

Urtebeteko zigorra Carrero Blancoren autoa saltzeko itxurak egitearren

ETAko atentatuen inguruko iruzkin laidogarriak egiteagatik fiskalak egindako eskaera onartu du Facebookeko erabiltzaile batek.

Facebooken ETA goratzeagatik, urtebeteko espetxe zigorra

00:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoa goraipatzea eta biktimak gutxiestea egotzita, fiskalak egindako urtebeteko zigor eskaera onartu du Carrero Blancoren autoa saltzeko itxurak egin zituen Facebookeko erabiltzaileak.

Emakumearen kontrako epaiketa izan da gaur Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko bigarren sekzioko Salan. Auzipetuak haren kontra egindako akusazioak onartu ditu, eta horrenbestez, epaiaren zain geratu da auzia.

Akusatuak Carrero Blancoren kontrako atentatuaren argazki batzuk igo zituen Facebookera 2013ko abenduaren 19an eta, besteak beste, honakoak idatzi zituen: "Pagotxa!!! Bigarren eskuko autoa, Espainiako Gobernuko presidenteentzat egokia. Hegan egiten du. Kontuz Espainiako Trafiko Zuzendaritzarekin, ez du ibilgailuen azterketa teknikoa gainditu eta..."

Fiskaltzak egindako idazkiaren arabera, emakumeak 'Nabarra Nafarroa' izena zuen profil bat erabili zuen ETAri buruzko irudi eta iruzkin mordoa argitaratzeko. Fiskalaren esanetan, atentatuak eta 'kale borroka' "goraipatzea, justifikatzea eta zabaltzea" zuen helburu.

Carrero Blancoren atentatuaren argazkiak argitaratzeaz gain, honako hauek partekatu zituen akusatuak:  Ertzain baten irudia, "terrorista da, baina ez ETAko kidea" iruzkinarekin, edo molotov koktel baten argazkia "ea putasemeak...hitz egingo al dugu?" iruzkina ondoan zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook gaur ETA gaur