Politika -
2008an Durangon
Zigor eskaerari eutsi dio fiskalak HBren urteurreneko istiluen auzian
Hala, Fiskaltzak urtebeteko zigorra eskatu du auzipetutako 9 lagunetako 8rentzat, eta hiruri erresistentzia eta lauri agintarien kontrako atentatua ere leporatu die.
agentziak | erredakzioa
Gaur amaitu da Herri Batasunaren 30. urteurrenean Durangon, 2008ko apirilean, izandako istiluengatik desordena publikoak egotzita auzipetutako bederatzi lagunen kontrako epaiketa. Ertzaintzak galarazi nahi izan zituen ekitaldiak, Auzitegi Nazionalak Herri Batasunaren jarduera legez kanpo utzi ostean, eta istiluak izan ziren. Gaurko saioan inputatuek eta lekuko batzuek deklaratu dute, eta bihar beste saio bat izango da.
Durangon izan ziren istiluak, 2008ko apirilaren 26an. Ertzaintzak Auzitegi Nazionalaren aginduz debekatu zituen ekitaldiak, Auzitegiak HBren legez kanporatzea behin eta berriz aldarrikatu eta gero.
Bederatzi auzipetuetako zortziren kontra urtebeteko zigorra eskatu du Fiskaltzak, desordena publikoak egitea leporatuta. Horrez gain, kasu batzuetan bi urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ere eskatu du, agintarien kontrako atentatua edo erresistentzia egotzita. Defentsak, berriz, bederatzi lagunen absoluzioa eskatu du berriro.
Gaurko saioan defentsaren lekukoen txanda izan da, eta Fiskaltzak eta defentsa abokatuek behin betiko ondorioak irakurri dituzte.
Hori horrela, defentsa abokatuek salatu dute "oinarrizko eskubideak" eta "prozedura judizialen bermeak" urratu dizkietela, "ertzainen lehenengo deklarazioan izan ez" zirelako eta "zazpi urte geroago" ez direlako "ezertaz akordatzen, eta argiketara mugatzen" direlako.