Politika -

Palmako Lurralde Auzitegia

Noos auziko 76.000 orriak kamioiz eraman dituzte auzitegira

"Orain, beste pertsona eta leku batzuk izango dira protagonistak", adierazi du Jose Castro instrukzio-epaileak.

Noos auziko paperak, Instrukzio Epaitegian. EFE
Noos auziko paperak, Instrukzio Epaitegian. EFE
Noos auziko paperak, Instrukzio Epaitegian. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Noos auziko instrukzioaren 100 liburuxkak, 76.000 orriak eta 33 eranskinak kamioiz eraman dituzte gaur Palmako Instrukzio Auzitegitik epaiketa egingo duen Lurralde Auzitegira.

Ibilgailua 11:15ean iritsi da auzitegiko patiora, Espainiako Poliziak babestuta. Bertan, epaitegiko idazkaria eta bi funtzionario zain zeuden.

08:30etik, agiriok Instrukzio Auzitegiaren pasilloetan izan dira, zaintzaile pribatu batek kontrolatuta.

Astelehenean, agiriok formatu digitalean eraman zituzten epaitegira, disko gogor batean, eta gaur paper fisikoen txanda izan da.

Lurralde Auzitegiko Lehen Sekzioak epaituko du auzia, baina oraindik ez du data zehaztu.

Castro: "Ongi joan!"

Jose Castro instrukzio-epaileak agur esan dio gaur Noos auziari, ikerketa bukatu eta inputazioak baieztatu eta gero. "Orain, beste pertsona eta leku batzuk izango dira protagonistak", adierazi du.

Auziko agiriak bere bulegoan izan ditu orain arte, eta gaur azkenekoz ikusi ditu. "Ongi joan!" esanez agurtu ditu.

"Lana egin dut, ez dakit ona edo txarra izango den, baina egin dut", esan du.

Guztira, 18 pertsona eseriko dira akusatuen aulkian, tartean Cristina infanta eta Iñaki Urdangarin senarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin albisteak