Politika -

Lasarte-Oria

Maiatzaren 29ra atzeratu dute Urchueguiaren deklarazioa Somoto auziaz

Gaurko zegoen deituta Lasarte-Oriako alkate ohia, inputatu gisa deklaratzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 29ra atzeratu dute Ana Urchueguia Lasarte-Oriako alkate ohiaren deklarazioa, Somoto auzia dela-eta. Gaurko zegoen deituta, Somotori (Nikaragua) emandako diru-laguntzen inguruan inputatu gisa deklaratzeko.

Lasarte-Oriako Udalak jarri zuen salaketa PSE-EEko alkate ohiaren kontra, eta Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiak onartu egin zuen, eta deklaratzera deitu zuen.

Ebazpen horretan, epaileak adierazi zuen kereilan egon badaudela ''ikerketa judiziala eskatzen duten hainbat kontu'', kereilan jasotako ekintzek ''diruaren bidegabeko erabilera eta prebarikazio delituen ezaugarriak'' dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lasarte-Oria albisteak