Politika -
Palau auzia
CDCren 15 egoitza bahitzeko agindua eman du epaileak
Palau auzian CDC alderdiak ustez Ferroviali kobratutako komisioak aztertzen ari dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Palau auzia ikertzen ari den epaitegiak CDC alderdiaren 15 egoitza bahitu ditu, Fiskaltzak eskatu ondoren. Auzi horretan alderdiak ustez Ferroviali kobratutako komisioak aztertzen ari dira. Ardura zibilari aurre egiteko jarri zituen abal moduan alderdiak bere egoitzak.
Jose Julian Garcia de Eulate Bartzelonako 30 zenbakiko Instrukzioko epaitegiko epaileak, ordea, ez du erabakirik hartu Fiskaltzak eskatutako 6,6 milioi euroko fidantzaren inguruan, epaitegiko iturriek adierazi dutenez.
Egoitzak bahitzeko erabakia konfiskazio kantitateak bermatzeko hartu du, alderdiaren aurkako ustezko epai baten aurrean.
CDCk Bartzelonako Corsega kaleko egoitza eskaini zuen hasiera batean garantia moduan. Egoitzak 12 milioi euroko balioa du. Epaitegiak hasiera batean ez bahitzea erabaki zuen, eta CDCk egoitza saltzeko erabakia hartu zuen.
Corsega kaleko egoitzaren trukean, beste hainbat herritan dauden 15 egoitza eskaini zituen alderdiak eta horiek bahitu ditu epaitegiak. Horien balioa, ordea, baxuagoa da.