Politika -

Frantzia

Kritika ugari Sarkozyri, alderdiaren izen berriagatik: Errepublikarrak

Lehengo UMPri izena aldatu diote, presidente ohiaren arabera, "errepublikaren gainbehera ikusteaz kokoteraino daudenentzat eta behin betiko aurre egin nahi diotenentzat".

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiak bere alderdiaren (Herri Mugimenduaren aldeko Batasuna, UMP) izena aldatu du, eta hemendik aurrera Errepublikarrak deituko da. Izen berriak kritika uholdea jaso du, askoren arabera, bere gain hartu baitu errepublikaren banderaren baitan bizi diren frantziar guztiak, ia esklusiban eta helburu politiko garbiekin.

"Iraingarria eta arduragabekeria iruditzen zaigu", dio 'Le Monde' egunkariaren editorialak, "Sarkozy errepublikazale guztien ordezkari bezala agertzea, beste inor ez balego bezala".

Bestalde, Frantziako presidente ohiak (ia ziurtzat ematen dute 2017ko hauteskundeetara aurkeztuko dela) erabakia justifikatu du; bere esanetan, izen berria ""errepublikaren gainbehera ikusteaz kokoteraino daudenentzat eta behin betiko aurre egin nahi diotenentzat deialdia da".

Nahiz eta alderdikideen gehiengo zabal batek (% 83) aldaketa babestu duen, hamar boto-emaileetatik lauk (eta herritarren % 70ek ere) haserrea adierazi dute Sarkozyren erabakiagatik, Frantzian egindako inkesta baten arabera, BBC kate britainiarrak zabaldu duenez.

Izan ere, euren burua ezkerrean kokatu duten herritar talde bat saiatu da epaitegi batek alderdiaren izena aldatzea, frantziar guztiak, eta ez bakarrik presidente ohiaren aldekoak,  errepublikazaleak direla argudiatuta, baina atzera bota dute eskaria.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia