Politika -

Auzitegi Nazionala

Bi urteko zigor eskaria, ETA goratzeagatik eta biktimak iraintzeagatik

Akusatuak (42 urte) ukatu egin du ANn Facebooken halako mezurik egin izana.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Martinez Torrijos fiskalak bi urteko kartzela-zigorra eskatu du gaur, astelehena, gizon batentzat, hedabide digital bateko albisteetan iruzkinak egiteagatik, Facebook sare sozialaren bidez, eta bertan ETAko kideak goratzea eta Miguel Angel Blanco iraintzeagatik.

Akusatua Tarragonako bizilaguna da, 42 urtekoa, eta ukatu egin du halako mezurik egin izana, San Fernando de Henaresen Auzitegi Nazionalak duen egoitzan. Fiskalak zigorrik handiena eskatu du, legeak terrorismoa goratzeagatik eta biktimak iraintzeagatik aurreikusten duen zigorra, hain zuzen, baina abokatuak absoluzioa eskatu du.

Fiskalak, ordea, probatutzat jo du 2013 eta 2014 urteren artean Jose Luis T.T. gizonak zenbait iruzkin egin zituela Libertad Digital webgunean, Facebooken duen kontuaren bidez.

Akusatuak ziurtatu egin du berak ez zituela iruzkinok egin eta bere senide zein lagunek kontuan sartzeko pasahitza lor zezaketela eta data horretan Suitzan zegoela, bertan bizi eta lan egiten duelako.

Mezuotan, "Gora Urrusolo ETA gudariak, pikutara joan zaitezte faxistok", "Txeroki lehendakari", "Miguel zirikatzailea zen, beste zulo bat gehiago merezi zuen buruan", "Miguel zirikatzailea zen, hil zuten lekuan txiza egin nuen" eta "Gora Bolinaga, Goma 2 Espainiarentzat" irakur zitekeen.

Akusatuaren abokatuak ohartarazi duenez, posible da norbaitek Facebooken kontu bat zabaltzea beste pertsona baten datuekin eta argazkiekin, edo berea ez den kontua erabiltzea, baldin eta pasahitza ezagutzen badu.

Abokatuaren ustean, auzi honetako arazoa da esquadra mossoak ez ziren adituak eta ez zuten iruzkinak egin ziren lekua zehazteko adina ezagutza.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Facebook azken albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak