Politika -

POLIZIA OPERAZIOA

ETArekin lotuta Biarritzen atxilotuetako bi espetxeratu dituzte

Auzitegietako iturriek jakitera eman dutenez, terrorismoa egotzi diete bi atxilotuei, Biarritzeko Cambarre Etxean aurkitutako materialarekin zerikusia dutelakoan.

Ostegunean abiatu zuten polizia operazioa Biarritzen. EFE.
Ostegunean abiatu zuten polizia operazioa Biarritzen. EFE.
Ostegunean abiatu zuten polizia operazioa Biarritzen. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nathalie Chasseriaux Biarritzen joan den ostegunean poliziak arakatutako etxearen jabea eta larunbatean, operazio berean, atzemandako Enrique Lopez Jurio kartzelara sartu dituzte, Parisen epailearen aurrean deklaratu ostean. Poliziaren arabera, ETAren armak eta lehergailuak aurkitu zituzten Biarritzeko etxe horretan.

Auzitegietako iturriek jakitera eman dutenez, terrorismoa egotzi diete bi atxilotuei.

Chasseriaux Frantziako Poliziak, Guardia Zibilarekin elkarlanean, abian jarritako operazio batean atxilotu zuten joan den ostegunean, Biarritzeko bere etxean. Antza, 26 pistola, lehergaiak egiteko 43 kilo aluminio hauts eta beste hainbat material atzeman zizkioten etxean gordeta. Chasseriauxen bikotekidea ere atxilotu zuten, baina asteburuan aske utzi zuen epaileak.

Larunbatean, berriz, Enrique Lopez Jurio hartu zuen atxilo Frantziako Poliziak, Biarritz kanpoaldean, bezperan atzemandako materialarekin zerikusia zuelakoan. Haren emaztea ere atxilotu zuten, baina ordu gutxira askatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA albisteak Biarritz bideoak