Politika -

Gorenaren erabakia

Epaileari berretsi gabeko polizia adierazpenak ez dira froga izango

Gorenak irizpidea aldatu du eta aurrerantzean ez ditu froga gisa onartuko epaitegietan baieztatu ez diren adierazpenak, "beste datu objektibo batzuen bidez" berretsi ez badira behintzat.

Gorenaren Zigor arloko Salak gehiengoz hartu du erabakia (12 boto). EFE
Poliziari eginiko deklarazioa ez dela nahikoa dio Auzitegi Gorenak

1:33

E.Garaikoetxea | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atxilotuek polizia indarren aurrean egindako adierazpenak epailearen aurrean berresten ez badituzte, ezingo dira auzi batean froga gisa erabili, "beste datu objektibo batzuen bidez" baieztatu ezin badira behintzat. Erabaki horixe hartu du Auzitegi Gorenaren Zigor arloko Salak, Auzitegi Konstituzionalak ezarritako irizpideari jarraiki.

Orain arte, nahikoa zen epaiketan agenteek berrestea atxilotuek euren aurrean egindako adierazpenak horiek froga gisa erabiltzeko. 2006an Auzitegi Goreneko osoko bilkurak onartutako irizpidea aplikatzen zuen Gorenak, Konstituzionalaren iritziaren kontra.

Erabakiarekin, horrenbestez, bere egin du Konstituzionalaren irizpidea, eta aurrerantzean, berretsi gabeko adierazpenak froga moduan erabili ahal izateko, "beste datu objektibo batzuen bidez" baieztatu beharko dira.

Erabakia gehiengoz hartu du Salak, erabaki horren aldeko 12 boto jasota (bost magistratu kontra agertu dira).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena