Politika -

Iruñeko udaletxearen plaza

Iruñerriko Harresiak ehun bat lagun bildu ditu 'herri harresia'n

Ekitaldi horrekin, Ibon Esteban gazte nafarraren kartzelatzea salatu eta Segiko kide izatea egotzita epaitu dituzten gazteak aske uztea eskatu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun bat lagun bildu dira ostiral honetan Iruñeko udaletxeko plazan, Iruñerriko Harresia ekimenak deituta, 'herri harresia' osatzeko. Ekitaldi horrekin, Ibon Esteban gazte nafarraren kartzelatzea salatu eta Segiko kide izatea egotzita epaitu dituzten gazteak aske uztea eskatu dute.

Maider Camino Iruñeko Harresia ekimeneko kideak azaldu duenez, ''militantzia politikoagatik, Ibon eta beste sei lagun kartzelatu izana'' salatu nahi izan dute. Horrez gain, ''Iruñeko 10 lagun epairen zain'' daudela azpimarratu dute.

''Aske geratzea da onartuko dugun epai bakarra'', gaineratu du Caminok; hala ez bada, pertsona horiek ''babesteko'' 'herri harresiak' egiteko prest azaldu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa