Politika -
Lugon egon da
Kalean da Ander Geresta presoa, 15 urtez espetxean izan eta gero
2000ko maiatzaren 26an atxilotu zuten Bordelen, Gendarmeriako agenteekin tiroketa izan eta gero. 2012ko maiatzean, Polizia Nazionalak espainiaratu zuen, Aitziber Coello Onaindiarekin batera.
Agentziak | Erredakzioa
Moterroso (Lugo) espetxetik zegoen Ander Geresta presoa aske utzi dute larunbat honetan, Etxerat euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarteak jakinarazi duenez.
Geresta Frantziara joan zen 1998an eta 2000ko maiatzaren 26an atxilotu zuten Bordelen, Gendarmeriako agenteekin tiroketa izan eta gero. Frantzian egindako epaiketan, ETAko kide izatea onartu zuen eta 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, gaizkile talde baten kide izan, Bordelen hainbat lapurreta egin eta gizahilketa saiakera egiteagatik.
2012ko maiatzean, Polizia Nazionalak espainiaratu zuen, Aitziber Coello Onaindiarekin batera. Biei banda armatu baten kide izatea, armak helburu terroristak egiteko edukitzea eta kale borrokako ekintzak egitea egotzi zieten.