Politika -
Bilera Bruselan
Europar Batasuna aldatzeko proposamena azaldu dio Cameronek Rajoyri
Bi buruzagiek ordu erdiko bilera egin dute gaur Europar Batasuna eta Celac Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Elkargoa Bruselan egiten ari diren goi-bileraren baitan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak bilera egin dute ostegun honetan Bruselan, eta Europar Batasuna eraberritzeko Cameronek egindako proposamena hizpide izan dute.
Bi buruzagiek ordu erdiko bilera egin dute gaur Bruselan, Europar Batasuna eta Celac Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Elkargoa Bruselan egiten ari diren goi-bileraren baitan.
Espainiako Gobernuaren iturriek berri eman dutenez, Europako agenda aldatzeko eta Europar Batasuneko itunak berriz negoziatzeko haren egitasmoa azaldu dio Cameronek Rajoyri.
Iturri horien arabera, Espainiako Gobernu presidentea Cameronen proposamenak entzutera joan da bilerara.
Bestalde, legez kanpoko etorkinen jatorrizko herrialdeekin eta etorkinak igarotzen diren herrialdeekin Espainiak duen lankidetza ereduaz galdetu dio Cameronek Rajoyri. Cameroren esanetan, Espainiaren eredua jarraitu behar du Europar Batasunak.
Halaber, Espainiako Gobernu presidentea Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearekin elkartu da goizean eta egunean zehar Ewa Kopacz Poloniako lehen ministroarekin ere elkartzekoa da.