Politika -
Gutun batean
Euskal gatazkan bitarteko izatea eskatu dio La Izquierdak Vatikanoari
Vatikanoaren Madrilgo enbaxadan gutun bat entregatu du erakunde politikoak. Arnaldo Otegiren askatasuna lortzeko bitarteko izatea eskatu diote Frantzisko aita santuari.
Agentziak | Erredakzioa
La Izquierda erakunde politikoak gutun bat entregatu du gaur Vatikanoaren Madrilgo enbaxadan. Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagi ohiaren askatasuna lortzeko bitarteko izatea eskatu diote Frantzisko aita santuari.
Erakundeak agiri batean jakitera eman duenez, La Izquierdako buruzagien ordezkaritza batek mezua irakurri du egoitza diplomatikoaren kanpoaldean eta, ondoren, testua enbaxada barruan utzi dute.
?Euskal gatazkari konponbide baketsu bat emateko? bitarteko izatea eskatu dio La Izquierdak pontifizeari, ?Mariano Rajoyren Gobernuak pausoak emateari uko egin diolako?.
Gainera, Batasunako bozeramaile ohia eta auziko kideak aske uzteko eskatu dute, zigorra ?bidegabea eta demokraziaren kontrakoa? delako. Bestalde, monsinore Romero beatifikatzeagatik aita santua zoriondu dute, ?txiroekin konpromisoa duen elizaren ikurra? zelako.
Renzo Fretini Vatikanoko enbaxadoreari beste gutun bat entregatu dio La Izquierdak. Bitartekotza posible horri buruz hitz egiteko aita santuarekin bilera bat eskatu diote Fretiniri.