Politika -

EHUko ikastaroa

Erkoreka: 'Denon artean ezabatu behar dugun patologia da ustelkeria'

Erkorekak 'Ustelkeria politikoaren kontrako borroka: Estatuaren eta herritarren tresnak' izeneko uda-ikastaroa inauguratu du Donostiako Miramar Jauregian.

'Ustelkeria arma bezala erabiltzen dutenak oker dabiltza'

00:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuaren iritziz, “oker daude” ustelkeria ordezkari politikoen aurka jaurtitzeko arma dela uste dutenak. “Gaitz kolektiboa da eta denon artean egin behar dugu ustelkeria ezabatzeko ahalegina”, adierazi du.

Erkorekak 'Ustelkeria politikoaren kontrako borroka: Estatuaren eta herritarren tresnak' izeneko uda-ikastaroa inauguratu du Donostiako Miramar Jauregian.

Ohartarazi duenez, “atsedenik gabe eta irmotasun osoz” aurre egin behar zaio ustelkeriari, “gure gizarteko patologia larria baita”.

Erkorekaren ustez, “botere publikoei” dagokie ustelkeriari aurre egitea, baina baita herritarrei ere. “Ustelkeriak politikagintzaren irudiari kalte egin, bizikidetza gaiztotu eta erakundeenganako konfiantza modu atzeraezinean suntsitzen du”, erantsi du.

Munduko “bost kontinenteetan” gertatzen den “errealitate unibertsala” da ustelkeria, Erkorekaren hitzetan. “Berdin da eskuineko, ezkerreko ala zentroko gobernuak izan”, esan du.

Brasil eta Txile adibide moduan jarri ditu Erkorekak. “Berreraketa politikoa aldarrikatzen duten Gobernuetan ere gertatzen da”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea