Politika -

Frantziako Estatua

Fleuryko euskal presoek gose greba mugagabea abiatu dute

Kartzela frantziarrean dauden euskal presoek, korsikarrekin batera, bisita eskubideak errespetatzea eskatzen dute protestarekin.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fleury espetxean dauden euskal presoek gose greba mugagabea abiatu dutela jakinarazi du Etxerat euskal presoen senideen elkarteak.

Gose grebak ez du amaiera datarik, eta euskal jatorrikoez gain, espetxe horretan dauden preso korsikarrek ere bat egin dute protestarekin.

Maiatzetik, hilean bira gutxitu dizkiete bisitak Ibon Goieaskoetxea eta Joseba Iturbideri. Honen kontra protestak hasi zituzten duela aste batzuk, eta atzo, gose greba mugagabea hasi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak