Politika -
Astelehen honetatik aurrera
Isaias Carrascoren hilketa epaituko du berriro Auzitegi Nazionalak
Beñat Aginagalderen aurkako epaiketa errepikatzea agindu zuen Auzitegi Gorenak, bi lekukok argazki bidez Aginagalde identifikatu arren, epaileak ez ziolako horri behar besteko balioa eman.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2008ko martxoaren 7an Arrasaten izandako Isaias Carrasco zinegotzi sozialistaren hilketa berriro epaituko dute astelehen honetatik aurrera Auzitegi Nazionalean eta, horren ondorioz, Beñat Aginagalde lehen epaiketan absolbitutakoa epaituko dute berriz ere.
Aginagalde berriro epaitzeko agindua eman zuen Auzitegi Gorenak, horren ustez, akusazioak proposatutako bi lekukok argazki bidez Aginagalde identifikatu baitzuten, eta horri epaileak ez zion behar besteko balioa eman.
Lehen epaiketan parte hartu zuten epaileek Aginagalde absolbitu zuten, froga faltagatik. Alfonso Guevarak, Carmen Lamelak eta Clara Bayarrik osatuko dute epaimahai berria. Fiskalak 32 urteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat.
Joan den urtarrilean Auzitegi Gorenak epaia baliogabetu zuen, biktimaren familiaren babes judizialerako eskubidea urratu zutelakoan, akusazioak proposatutako bi lekukok argazki bidez Aginagalde identifikatu baitzuten ere, epaileak ez ziolako horri behar besteko balioa eman.
Lekuko horrek eta Aginagaldek "elkarri begietara" begiratu zioten. Geroago, lekuko horrek 'Asti' taldeko kidea identifikatu eta gizon hori tiroketaren erantzuletzat jo zuen polizia-etxean eta epaitegian. Luis Fernando Rey Gorenako fiskalak "arbitrariotzat eta arrazoigabetzat" jo zuen ebazpen hori.
2010ean atxilotu zuten
Atentatuaren unean EHUko Medikuntza Fakultatean anatomia patologikoko azterketa egiten zegoela adierazi zuen Aginagaldek epaiketan, eta hilketaren berri izan zuela eguerdian Hernaniko taberna batean bazkaltzen zegoela. Lagun batek berretsi zuen deklarazio hori, baina horrek ez zuen "ziurtasunik" eragin epaileengan.
Beñat Aginagalde Ugartemendia 2010eko otsailean atxilotu zuten Cahan udalerrian, Frantzian. 2008an Inaxio Uria enpresariaren hilketagatik epaitu zuten, eta epailearen aurrera eramango dute berriro hilketa terrorista, armak edukitzea eta kaltea eragitea leporatuta.