Politika -
Udalbatza berriaren ebazpena
Donostiak kendu egingo du Ametzagainako ekoartzaintza ekimena
Marisol Garmendia (PSE-EE) zinegotziaren esanetan, Bilduk martxan jarri zuen ekimen pilotua hauteskundeak baino hilabete lehenago eta "parkearen erabiltzaileen eta herritarren arbuioa eragin zuen".
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Udalak kendu egingo du ardiekin abiatutako ekoartzaintza ekimena, Ametzagaina parkean, Marisol Garmendia Leku Publikoen zinegotziak zabaldu duenez.
Gipuzkoako hiriburuan egindako prentsaurreko batean, Garmendiak adierazi egin du Udal Gobernuak izapideak abiarazi dituela Ametzagainako parkean dauden 14 ardiak kentzeko, horietako bat hil delako, antza zakur batek eraso eginda, eta "hiru egun" eman ditu hilik. Erabaki berriaren bidez, parkea "hiritarrei eta haien maskotei itzuliko zaie".
Zinegotziaren esanetan, Bilduk martxan jarri zuen ekimen pilotua hauteskundeak baino hilabete lehenago eta "parkearen erabiltzaileen eta herritarren arbuioa eragin zuen"; ondorioz, "sinadura bilketa egin eta udaletxean aurkeztu zuten, ekimena ez egitea eskatuz".
Gainera, adierazi duenez, "proposamenak udal ebazpenak hausten zituen, ezin baita animaliak ukuiluratze edo erdi-ukuiluratze egoeran izan parke publikoetan eta, gutxi baldin bazen, ez du inolako kontraturik", bakarrik topatu baitute "sinatutako orri bat", non parkeko bi hektarea artzainari uzten dioten.
Garmendiaren arabera, Udalak "lehenbailehen ekingo dio parkearen zaintza eta mantentze lanari" eta, gaineratu duenez, Udaleko zerbitzu juridikoak eta hiri-zaintzaz arduratzen direnak lanean hasi dira artzainari ardiak itzuli eta hesia kentzeko. "Gauzak ondo egin behar dira, zentzuz eta hiritarrak aintzat hartuta".