Politika -
Terrorismoa goratzea
Rodrigo absolbitu egin dute Thierry-ren harreran gertatutakoagatik
Auzitegi Nazionalaren ustez, ez dago froga nahikorik ekitaldia Sortuko kideak antolatu zuela eta "ETAren aldeko oihuak sustatu zituena izan zela esateko".
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Iker Rodrigo Sortuko kidea Francisco Javier Lopez Peña, Thierry, ETAko buruzagiaren hilotzaren harreran (2013ko apirilaren 12an) gertatutakoagatik, terrorismoa goratzea leporatu ondoren.
Auzitegi Nazionalaren ustez, ez dago froga nahikorik ekitaldia Sortuko kideak antolatu zuela eta "ETAren aldeko oihuak sustatu zituena izan zela esateko".
Auzitegiak hankaz gora jarri du horrela Fiskaltzaren akusazioa, Rodrigori hilotzaren harrera ekitaldia antolatzea eta garatzea leporatzen baitzion, eta "parte-hartzaileei eta funerariaren gidariari argibideak eman eta 'Gora ETA' oihuari 'Gora' erantzun izana".