Politika -
Auzitegi Nazionala
Arrospidek libre behar duela aldarrikatu eta ez du deklaratu epaiketan
Hala, epaiketaren gaurko saioa bertan behera geratu da eta uztailaren 16an ekingo diote berriro prozesuari. Fiskalak 94 urteko kartzela-zigorra eskatzen du atentatu batengatik.
erredakzioa
Santiago Arrospide ETAko presoaren aurkako epaiketa hasi da gaur Auzitegi Nazionalean.
ETAk 1987an Bartzelonan egindako atentatu batengatik ari dira epaitzen. Pertsona bat hil eta bost zauritu zituzten atentatu hartan, eta akusazioak dio Arrospidek eman zuela erasoa egiteko agindua.
Presoak, aldiz, uko egin dio deklaratzeari. Esan duen gauza bakarra asken egon beharko lukeela izan da. Hala ere, fiskalak 94 urteko espetxe zigorra eskatu du.
Gaurko saioa bertan behera geratu da, eta uztailaren 16an ekingo diote berriro prozesuari.
Santiago Arrospide, Santi potros, otsailean atxilotu zuten Lasarte-Orian, 28 urteko kartzela-zigorra bete ostean libre geratu eta 40 egunera.