Politika -

Udal Hautetsien Kontseiluak

Erakunde publiko bakar baten alde egin dute Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko herrien arteko lankidetzarako erakunde publiko baten aldeko hautua egin zuen hautetsien kontseiluak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskar Herria osotasunean kontuan hartuko lukeen lankidetza erakunde baten alde egin du Iparraldeko Udal Hautetsien Kontseiluak. Bart egin zuten bileran, erakunde berriaz prefetarekin elkarrizketa abiatzea adostu zuten udaletako ordezkariek.

Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko herrien arteko lankidetzarako erakunde publiko baten aldeko hautua egin zuen Hautetsien Kontseiluak bart, 33 boto alde, sei aurka eta abstentzio bat jaso baitzuten bozketan.

Egitura mota horrek Ipar Euskal Herriari "leku bat eta ikusgarritasun bat" emango diola uste dute, are gehiago, Frantziako Gobernuak eskualdeak gutxitu eta handitzeko asmoa duela ikusita.Bide orri bat adostu dute, eta prefetarekin prozesu bat abiatu nahi dute, eta baita udaletako hautetsi guztiekin ere. Izan ere, erakundea herrietako alkate edo auzapezek eta Ipar Euskal Herriko kontseilariek onartu behar dute azkenean, ziurrenik hurrengo urteko udaberrian.

Badira zalantza ugari dituzten ordezkariak. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Udal Hautetsien Kontseiluko presidentearen esanetan, baina, udal ordezkarien beldurrak uxatzeko lan egingo dute datozen hilabeteetan, Ipar Euskal Herrirako egitura bakarra lortze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea