Politika -

72 neurri neurgarri

Bilboko Udalak urtero ebaluatuko du bere gobernu-programa

Datozen ehun egunotan legegintzaldi osorako gobernu-programa landu eta jakinaraziko du udalak. Horrez gain, programaren betearazpen-maila publikoki ebaluatuko dute urtero.

Gertukoa eta gardena izan nahi du Juan Mari Aburtok

1:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan María Aburto Bilboko alkateak gaur jakinarazi ditu bere gobernuak hurrengo ehun egunetan martxan jarriko dituen 72 neurriak. Aipatutako neurri asko dagoeneko martxan zeuden.

Aburtok azpimarratu duenez, neurri horietako asko "neurgarriak" dira; hortaz, ehun egun barru jendaurrean agertuko da gauzatu diren egiaztatzeko. "Bete egingo direla bermatzen dut", ziurtatu du. Gainera, Udalaren gidalerro nagusienak enplegua, jarduera ekonomikoa eta ongizatea izango direla errepikatu du.

Gaur jakinarazitako neurrien artean, agintaldi guztirako gobernu-programa dago. Programa hori zenbateraino betetzen den aztertzeko, urtero ebaluazio "garden" bat egingo da.

Halaber, datozen hiru hilabeteetan "parte-hartze estrategia" berri bat zehaztuko dute, baita Udalaren gardentasun webgunea eta udaleko kargu publikoen kode etikoa ere.

Enplegua eta ekonomiari dagokionez, datorren astean 2015eko Enplegu Plana aurkeztuko da, eta merkataritza-mahai osatuko dute, sektorearen plan estrategikoa landuko duena.

Hirigintza alorrean, udalak San Ignazio eta Zorrozaurre auzoak lotuko dituen zubiaren proiektua aurkeztuko du, ostalaritzari eta aisialdiari buruzko lantalde bat eratuko du, eta Alde Zaharrera ibilgailu pribatuen sarbidea kontrolatzeko sistema ezartzeari ekingo dio.

Auzoei dagokienez, Aburtok esan du Udalaren "ezaugarri nagusietakoa" izango direla eta horren harira hamar jardunbide aurkeztu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Juan Maria Aburto